Kaixo gaur ere. Egia da azken bi asteetan ez dudala blog-a kudeatu, eta horregatik, gaur, sesoi bikoitza egingo dut.
Lehenengo hitz egingo dut lehengo asteari buruz:
Nahiko lasaia izan zen, eta ez genuen gauza handirik egin, zeren-eta notak eman zizkiguten astea da. Horregatik ez genuen azterketarik egin, ezta etxean lanik ere ez izan. Informatikan batez ere, excel egin dugu.
Hemen ikusten duzuen
imagina oso barregarria den gai
batetik atera da:
lorategian ikusten diren iratxoetatik. Fundazio honen helburua zera da, lorategietan dauden iratxo guztiak hartu, eta hurbileko baso batera eramatea, horrela iratxeak aske ibil daitezen. Egia ez dirudien arren, badago "komando" bezalako bat Euskal Herrian, eta salbatutako iratxoei argazkiak ere ateratzen dizkiete. Hemen daukagu, Frantzian, non moda hori hasi zen lekuan, nola baso batean dauden iratxoak:

Eta orain bigarren astearekin hasiko naiz:
Konkretuki, aste honetan lehenengoaren berdin-berdina izan da. Salbuespen bakarra izan da ostiralean Urdaibaira egin genuen irteera. Informatikan Access-ekin hasi gara.
Gero eta hurbilago daude Gabonak, eta gero eta lehenago pizten ditu El Corte Ingles-ek bere argiak.
Orain da denbora jada guztiok nahi ditugun opariak aukeratzeko. Baina gauzak dauden prezioan, ez dakit ba guztiok nahi dituzten gauzak lortuko dituzten ala ez.
Gutxienez dakidana da, guztiok izango dutela denbora pasa oso ona familiarekin, eta gainera klaserik gabe. Asko joango dira bidai batean, besteak hemen geratzen garen bitartean. Baina hori berdin da.
Garrantsitzuena da, guk guztioak, geure barruan GABONAK sentitzea.